Categories for Aurreko jarduerak

Helduen gaua

Ohitura den bezala, aurton ere sehaskako aita eta amak batuko gara pelikula bat ikusi eta pote batzuk hartzeko bilboko Alde zaharretik.

Sehaskaren urteroko 8. topaketa Lekeition

Urriaren 27-28ko asteburuan usteroko 8. topaketa egingo dugu Lekeition. Oraingoan FLG eta ALDARTEko jendearen laguntza izango dugu aktibitateentzat. Beti bezala, asteburu on bat pasatzea espero dugu.

Parte hartze bikaina 2016 urteko lehen topaketan

2016ko gure lehen topaketako asistentzia bikaina izan da. Areitz soroaren Galdameseko baserri-eskolan batu gara. Ederto batean pasatu dugu ogia eginez, sagar zukua eginez eta animaliak ikusiz. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Sehaskaren V. urteko topaketa

Aurton Sehaskaren V. urteko topaketak Kantabrian ospatu ditugu. Parte hartze handia izan dugu eta hainbat ekintza antolatu ditugu handi eta txikien gozamenerako.

Harrotasunaren eguna

Sehaskak LGTBI harrotasunaren manifestazioan parte hartu du. Manifestazioa bilboko kaleetatik izan da jai eta errebindikazio giroan. Familia dibertsitatea aldarrikatu dugu.