Posible bada, udazken honetan berriz ospatuko dugu asteburuko topaketa. Topaketa hauetan alde batetik lasai hitzegiteko espazio informalak eskeintzen dira eta bestetik formakuntza espazioak daude, elkarteak aukeratutako gaiak lantzen direnak. Bide batez, gure seme-alabak beraien artean ezagutu eta harremantzen dira.
Laugarren urtez jarraian, sentzibilizazio kanpaina bat abiatuko dugu familia homoparental eta monomarentalen inguruan, Bizkaiko hainbat herrietako markesinetan jarriko ditugun panelez bidez.
Pepa Hornok, psikologa eta idazleak, hitzaldi bat eskeini zigun: “Amor y consciencia, claves para la resiliencia”. IKUSI BIDEOA
Egutegiak banatu ditugu ikastetxeetan, kirol instalazioetan… Egutegiak familia eta etnia dibertsitatearekin lotutako 12 irudi erakusten ditu. Dibertsitate etnikoa oso presente daukagu familia homoparental edo homomarental askok adopzioa eta harrera aukeratzen dutelako. Deskargatu gure egutegia
Ahozko kontakizunari buruzko sesio bat burutu genuen. Ondoren «Ipuinak nola kontatu» formakuntza izan genuen.
Ana Apikaren eskutik, hainbat ikastetxetan familia dibertsitateari buruzko ipuni kontaketak antolatu ditugu (urtarrila, otsaila eta martxoa).
Urtero bezala Sehaskako familiak urriaren bukaeran batuko gara. Aurton, Galehi – Asociación de Familias Homoparentales LGTB elkarteko Pilar eta Marisa Villalba izan ditugu gurekin, ikastetxeetan egiten duten lana azaltzeko. Zelako plazerra beraiekin egotea! Aurton lehen aldiz, nerabeen ahotik beraien bizipenak entzun ahal izan ditugu.
Egun ederra pasatu genuen tirolinekin gozatuz. Errepikatuko dugu!
Elkarteko 30 kide Bartzelonara joan ginen gure familientzako eskubideak aldarrikatzen. Aurtongo edizioa familiei dedikatu izan da eta esperientzia ahaztezina izan da.
Hileroko ekintza bezala, martxoan Sehaskako familia batzuk ekimen dibertigarri honetan parte hartu genuen. Goiz eder bat pasatu genuen marabarismo eta oreka ariketa artean. Errepikatuko dugu!