Online hitzaldia Pepa Hornorekin
marzo 3, 2021 8:40 am Deja tus comentariosPepa Hornok, psikologa eta idazleak, hitzaldi bat eskeini zigun: “Amor y consciencia, claves para la resiliencia”. IKUSI BIDEOA
Pepa Hornok, psikologa eta idazleak, hitzaldi bat eskeini zigun: “Amor y consciencia, claves para la resiliencia”. IKUSI BIDEOA
Egutegiak banatu ditugu ikastetxeetan, kirol instalazioetan… Egutegiak familia eta etnia dibertsitatearekin lotutako 12 irudi erakusten ditu. Dibertsitate etnikoa oso presente daukagu familia homoparental edo homomarental askok adopzioa eta harrera aukeratzen dutelako. Deskargatu gure egutegia
Ahozko kontakizunari buruzko sesio bat burutu genuen. Ondoren «Ipuinak nola kontatu» formakuntza izan genuen.
Ana Apikaren eskutik, hainbat ikastetxetan familia dibertsitateari buruzko ipuni kontaketak antolatu ditugu (urtarrila, otsaila eta martxoa).
Urtero bezala Sehaskako familiak urriaren bukaeran batuko gara. Aurton, Galehi – Asociación de Familias Homoparentales LGTB elkarteko Pilar eta Marisa Villalba izan ditugu gurekin, ikastetxeetan egiten duten lana azaltzeko. Zelako plazerra beraiekin egotea! Aurton lehen aldiz, nerabeen ahotik beraien bizipenak entzun ahal izan ditugu.
Egun ederra pasatu genuen tirolinekin gozatuz. Errepikatuko dugu!
Elkarteko 30 kide Bartzelonara joan ginen gure familientzako eskubideak aldarrikatzen. Aurtongo edizioa familiei dedikatu izan da eta esperientzia ahaztezina izan da.
Hileroko ekintza bezala, martxoan Sehaskako familia batzuk ekimen dibertigarri honetan parte hartu genuen. Goiz eder bat pasatu genuen marabarismo eta oreka ariketa artean. Errepikatuko dugu!
Ohitura den bezala, aurton ere sehaskako aita eta amak batuko gara pelikula bat ikusi eta pote batzuk hartzeko bilboko Alde zaharretik.
Urriaren 27-28ko asteburuan usteroko 8. topaketa egingo dugu Lekeition. Oraingoan FLG eta ALDARTEko jendearen laguntza izango dugu aktibitateentzat. Beti bezala, asteburu on bat pasatzea espero dugu.