Udazkeneko Topaketa

Jarduera hau ia tradizio bat da elkarteko familientzat. Pandemian eten genuen, baina polita iruditzen zaigu berriro hartzea. Ingurua ezagutzen ez duzuenontzat, oso espazio zabala da, barbakoa, jolas eta abarreko guneekin eta bainua hartzera animatzen direnentzako hesiekin.
Hasiera batean, han egongo gara, 12etatik aurrera (kokapen zehatza bidaliko dizuegu), eta egunaren arabera erabakiko dugu hondartzara hurbildu edo pinudietan lasai geratu.