ES  |  EUS

Txikiek egindako familia aniztasunaren egutegiak

Aurten familia aniztasunaren egutegiak bidali ditugu Bilboko ikastetxeetara, Bilboko Udalaren laguntzari esker. Sehaska osatzen duten familiek egindako egutegia da. Izan ere, Euskadiko haur askoren familia-errealitatea islatzen duen egutegia da. Horrela, txikienek bi amatxuk edo bi aitatxuk, eta amatxu batek edo aitatxu batek osatutako familiak erakusten dizkigute egutegi honetan.

Sehaskatik oso kontziente gara gure familia-ereduak ia ikusezinak direla gure gizartean. Beren ikastetxeetan eta beste esparru askotan (zineman edo literaturan, adibidez) behin eta berriz entzuten dituzten familia-ereduak, hain zuzen ere, ama batek eta aita batek osatutakoak dira. Elkartetik uste dugu garrantzitsua dela gizarte osoak gure familiak ezagutzea, familia-eredu bakoitza eroso eta aske sentitzeko inguruak edo esparruak sortu ahal izateko. Zentzu horretan, gure familiak gizartean legitimatzeko helburuarekin, sentsibilizazio-kanpainak egiten ditugu 2012tik, eta geure burua ikusarazteko lan egiten dugu, gure gizarteak familia-aniztasuna aitortu eta onar dezan.

Gaur, bide horretatik jarraituko dugu, beraz gure seme-alabek egindako egutegien ekimen honekin ikastetxeetara iristeak ilusio berezia egiten digu. Azken finean, beharrezkotzat jotzen dugu ikastetxeetan presente egotea, LGTBIQ+ familia guztien bozgorailu izatea eta ahalduntzea, gizarte honetan ikusezinak ez izateko.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu ikastetxeei ekimen hau hartzeagatik; izan ere, Sehaska osatzen dugun familia guztien lehentasunetako bat adin txikiko guztien hezkuntza da, aniztasuna, inklusibotasuna eta errespetua nagusi diren ingurune batean.

Comparte en:

facebook sehaska

UTZ IEZAIGUZU ZURE POSTA ELEKTRONIKOA,
GURE JARDUEREN BERRI EMANGO DIZUGU

DÉJANOS TU MAIL, TE MANTENDREMOS AL DÍA DE NUESTRAS ACTIVIDADES

IDATZI FAMILIAN IRAKURRITAKO LIBURUARI BURUZKO IRITZI BAT:

LIBURU BATEN ERRETSERBA EGIN INPRIMAKI HONEN BIDEZ:

ESCRIBE UNA OPINIÓN SOBRE EL LIBRO QUE HABÉIS LEÍDO EN FAMILIA:

RESERVA UN LIBRO A TRAVÉS DE ESTE FORMULARIO: