Sehaska, Aldarte eta Hegoak eta Sustraiak elkarteok datorren larunbatean, otsailak 4, emakumeen topaketa batean parte hartzea proposatzen dizuegu, bizi izan ditugun bizi- eta diskriminazio-esperientziak (emakumeak, amak, langileak, lesbianak, etab.) eta nola aurre egin diegun partekatzeko.
Topaketa amaitzeko, askaria eta musika izango dira, Dj bikain batekin, dantza egin ahal izateko.
Doako jarduera da eta datorren larunbatean ospatuko da Zornotzan.
Emakume guztiak parte hartzera animatzen zaituztegu!!