Joan den abenduaren 18an Sehaskako familiak berriro elkartu ginen. Oraingoan Donostian. Goiza Aquariuma bisitatzen eman genuen, eta inguruko sagardotegi batean bazkaldu genuen. Bazkalostean, elkarteko haurrek eta gazteek jolasgune ederraz gozatu ahal izan zuten (zezen mekanikoa barne), eta gurasoek bazkalondo luzea egin zuten, zalantzak, esperientziak eta iritziak trukatuz.