Gaur egun 40 familia bazkide baino gehiago gara Euskadi, Nafarroa eta Errioxan.
Hiru pertsonak osatutako Zuzendaritza-batzorde bat dugu. Horiek eta beste lauk osatzen dugu elkartearen lantaldea, eta hainbat jarduera, topaketa eta kanpaina… proposatzen ditugu.
Elkartea 2011n osatzen da, zenbait emakume lesbiana eta gay gizonek gure familiak eratzen hasten garenean.
Gure hasierako asmoa gure seme-alabek beraiena bezalako beste familia batzuk ezagutzea zen, eta topaketa ludikoak egiten hasi ginen, pixkanaka familia gehiago eta gehiago gehituz.
Lehenengo urteen ostean, konturatu ginen gure familiak ia ikusezinak zirela gizartean. Gure seme-alabek beren ikastetxeetan behin eta berriz entzuten zituzten familia-ereduak amak eta aitak osatutakoak ziren. Hortik aurrera erabaki genuen ez zela nahikoa gure familiek elkar ezagutzea, gizarte osoak ezagutu behar gintuela baizik. Orduan hasi ginen sentsibilizazio-kanpainak eta gure familiak gizartean legitimatzeko jarduerak egiten. Eta bide horretatik jarraituko dugu..
Gure seme-alabak baldintzarik gabe maitatzea zer den sakonago aztertzeko, bakarrik ez gaudela jakiteko, gero eta anitzagoa den gizartea sentsibilizatzeko eta LGTBI familia guztiak bertan ahalduntzeko.
Gure seme-alabak baldintzarik gabe maitatzea zer den sakonago aztertzeko, bakarrik ez gaudela jakiteko, gero eta anitzagoa den gizartea sentsibilizatzeko eta LGTBI familia guztiak bertan ahalduntzeko.
gara
Sehaskan etengabe lan egiten dugu LGBTI familia gisa ditugun eskubideen kontzientziazioaren
eta berdintasunaren alde.
Familien arteko mota guztietako jarduerak antolatu eta bultzatu nahi ditugu, arreta berezia jarriz hezkuntza-integrazioan eta pertsona guztiak errespetatuko dituen gizarte pluralago baten aldeko aldarrikapenean.
Jarduera ludikoak, informazio-bilerak, ekitaldiak eta kanpainak garatuz, zuri eta zure familiari laguntza eskaintzeko.
Anitzagoa eta errespetuzkoagoa izango den gizarte bat sortzeko lanean eta informazioa eskainiz familia bat sortu nahi dutenei.
Agertu daitezkeen injustizia egoeren aurrean jardunez (eskola bullyinga, besteak beste) eta neska-mutilen arteko hartu-emanezko harremanak bultzatuz.
Sehaska osatzen duten gure familia asko laguntzeko prest daude, elkarteko kide diren eta behar duten pertsona guztiei ezagutza eta esperientzia guztiak emanez:
Zalantzak badituzu edo edozein motatako aholkularitza behar baduzu, edo, besterik gabe, informazioa behar baduzu, elkartearekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu, eta zuzenean jarriko gara harremanetan hobekien lagun zaitzaketen pertsonekin.
Cookie | Duración | Descripción |
---|---|---|
cookielawinfo-checkbox-analytics | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Analytics". |
cookielawinfo-checkbox-functional | 11 months | The cookie is set by GDPR cookie consent to record the user consent for the cookies in the category "Functional". |
cookielawinfo-checkbox-necessary | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookies is used to store the user consent for the cookies in the category "Necessary". |
cookielawinfo-checkbox-others | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Other. |
cookielawinfo-checkbox-performance | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Performance". |
viewed_cookie_policy | 11 months | The cookie is set by the GDPR Cookie Consent plugin and is used to store whether or not user has consented to the use of cookies. It does not store any personal data. |