Categories for Jarduerak

Denon artean, elkarrekin espazio berriak eraikiz

Hiru elkarteren (Aldarte, Hegoak eta Sustraiak eta Sehaska LGTBI Familiak) sare-lanak sortutako esperientziaren “gako komunikatibo’ batzuk partekatuko dizkizuegu: pilula: https://youtu.be/bPCA18rF2r0 pilula: https://youtu.be/y-fHhiTH3x0 pilula : https://youtu.be/y-fHhiTH3x                                               pilula: https://youtu.be/gICHgaD7S7k

Lgtbi Familien Topaketa Nazionala

Aurreratu nahi dizuegu datorren maiatzean Familien Topaketa Nazionala egingo dela. Aurten El Escorialen (Madril). Animatu parte hartzera!!

Aurkezpena «Laneko esperientzia sarean»

Sehaska lgtbi familiak, Hegoak eta Sustraiak eta Aldarte elkarteek sarean egindako lan-esperientziaren aurkezpena. 2022an zehar eta 2023aren zati batean, hiru elkarteok espazio komun bat sortu dugu, eta bertan lan komunitarioaren ikuspegi bat sartzen saiatu gara, truke-prozesu honetan bizitako esperientzia eta ikasitakoa partekatu nahi dizuegu.  

Pobaleko Museoa bisitatzea

Joan den otsailaren 25ean Sehaskako familia batzuk Pobaleko Museoa bisitatzeko elkartu ginen. Burdinaren bilketari eta eraldaketari buruzko esperientzia osoa erakusten du museo honek.

Topaketa «Desberdinak gara»

Sehaska, Aldarte eta Hegoak eta Sustraiak elkarteok datorren larunbatean, otsailak 4, emakumeen topaketa batean parte hartzea proposatzen dizuegu, bizi izan ditugun bizi- eta diskriminazio-esperientziak (emakumeak, amak, langileak, lesbianak, etab.) eta nola aurre egin diegun partekatzeko. Topaketa amaitzeko, askaria eta musika izango dira, Dj bikain batekin, dantza egin ahal izateko. Doako jarduera da eta datorren larunbatean ospatuko da Zornotzan. Emakume guztiak... Ver artículo